miƩrcoles, 4 de febrero de 2009

Euskara, hezkuntza eta komunikazioa

Badator PuntuEus... zalantzarik gabe, euskara, hezkuntza eta komunikazioa eskua emanda datoz... Ondorengo albistea irakur dezakezu, eus domeinuaren nondik norako guztiak ulertzeko. Orain dela egun batzuk komunikabideetan ekimen honen berri eman zuten.

miƩrcoles, 21 de enero de 2009

Hezkuntzaren antolakuntza I



Egun, hezkuntzaren antolakuntzaren inguruan, eztabaida handia sortzen duen gai bat dago: hiritartasunerako hezkuntza. Harrigarria da benetan. Nire ikuspuntutik ezinbestekoa da egungo hiritarrak baloreetan hezitzea, eta zalantzarik gabe, etorkizuneko erronka izango da.

Bideoa aita-semearen arteko eguneroko harremana aztertzen du. Kasu hau etxean gertatutako da, baina eskolan ere, balore falta izugarria somatzen da azken urteetan; eztabaidek eta desadostasunek eraman dute eskola dagoen tokira.

Oinarrizko balore batzuetan hezi behar dira ikasleak; ez soilik matematiketan, zientzietan... Zergatik eskolak ez ditu gazteak ondorengo gaitasunetan trebatzen? esaterako, kreatibitatea, talde-lana, aurre-hartze jarrera, komunikazio trebetasunak... zergatik? azken batean, badirudi, balioa duen gauza bakarra gainditua izatea edo ez izatea dela; irakaslearen inposaketa metodoari jarraituz (ikasleari esan zaio zer ikasi eta zer ez). Gai hau nahiko konplexua iruditzen zait.

Hezkuntzaren antolakuntza



Bideo honekin zera adierazi nahiko nuke; hezkuntzaren antolakuntza familiatik hasi behar duela. Gure bizitza maite ditugun pertsonekin bizitzen dugu (adiskideak, senideak...), eskolarekin bat, hauek eragile sozializatzaile esanguratsuak dira dudarik gabe. Kontuan izan, jaiotzetik amatxo, aitatxo, neba-arrebak... euskarri bakarra ditugu.

Garrantzitsuak diren arren, teknologia berriak, erronka berriak, irakaskuntza metodo aurrerakoiak... ezin ditugu ahaztu ikaslearen emozioak, sentimenduak, senidearekiko identifikazio maila. etabar. Bideoan adierazi nahi izan dudana zera da: familia eder batek bizitza markatzen dizula, eta zer esanik ez, hezkuntza munduan, ikaskuntzarako irrikan, etabar.

Hezkuntza eta familia eskutik bat datoz, horretan ez dago eztabaidarik.

Teknologia berriak I


BIZITZA ALDATZEN DIZUTEN BEGIRADAK

Atal honetan, aste honetan Noticias de Gipuzkoan argitaratutako albiste bati buruz jardungo naiz, Bizitza aldatzen dizuten begiradak izenburupean. Izenburuak dioen bezala, berrikuntza handia da, bizitza aldatzeraino hain zuzen.

Donostiako enpresa batek berrikuntza sistema bat garatu du, muturreko paralisia eta hitz-egiteko arazoak dituztenentzat, irisaren errekonozimenduaren informatika-teknologiaren bitartez. Kasu honetan, ezinbestekoa zait hasunartzea berrikuntzak gizakiaren bizi-kalitatean izan dezakeen eragina.

Egun teknologia berrietako aditu nahiz beste esparruetako adituekin elkarlanean, emaitza oso onak lortu dira. Giza-baliabideak dira azken batean, berrikuntza ororen oinarria. Txalogarria da benetan honi zuzendutako ahalegin guztiak. Jendeari bizitza aldatzea (onera noski), ez da erronka errexa. Horregatik, zorionak enpersa talde honi.

Teknologia berriak


Teknologia berrien helburua, ikaslearen bizi kalitatea hobetzea izango litzateke. Beraz, hezkuntza sistema, irakaskuntza metodoak bezala, asko aldatzen ari dira. Iraganetik hona izugarrizko aurrerapausoak eman dira hezkuntza esparruan. Egun, ikaskuntza ororen oinarria ikaslea bera da. Hona hemen aldaketa esanguratsuena nire ikuspuntutik.

Aniztasuna I


Gaur egun. Hezkuntza sistema baten eta ikastetxe baten kalitatea ikasleen aniztasunari, desberdintasunei eta berezitasunei erantzun egokia emateko duen gaitasunaren arabera neurtzen dela esango nuke. Aniztasuna aberastasuna da, ezbairik gabe. Baina horrela islatzen al da hezkuntza zentroan? eta egungo lan bizitzan?...

LOGSE eta lege hau garatzen duten dekretuek aniztasunari arreta eskaintzeko bide esanguratsuena eta garrantzitsuena curriculumaren izaera irekia eta malgua dela adierazten dute. Bide horrek, aurreikusitako zehaztapen-maila ezberdinen bidez, ikastetxe bakoitzako ikasleen, ikastalde bakoitzaren eta, azkenik, ikasle jakin bakoitzaren ezaugarriei egokitutako hezkuntza-iharduna ahalbidetu behar du. Egun horrela al da? Hainbat zalantza ditu honen inguruan.

martes, 20 de enero de 2009

Aniztasuna



Multikulturalitatea eta Interkulturalitatea kontzeptuak ezberdintzea ezinbestekoa iruditzen zait aniztasunaren gaia jorratzeko garaian. Aipatutako biak lortzeko giza-baloreak landu behar dira: zintzotasuna, errespetua, errespontsabilitatea, elkartasuna eta tolerantzia. Bideoak multikulturalitatea eta interkulturalitatea ulertzeko balio izan dizula espero dut.